'La favorita' eta 'Udare erraldoiaren istorio harrigarria' filmak izango dira ikusgai asteburuan

Uztarria.eus 2019ko mar. 7a, 17:11

La favorita eta Udare erraldoiaren istorio harrigarriak filmak emango dituzte asteburuan, Soreasu antzokian. La favorita lau aldiz ikusi ahal izango da: zapatuan 19:30ean eta 22:00etan; igandean 19:30ean; eta astelehenean 21:00etan. Udare erraldoiaren istorio harrigarriak filma, berriz, igandean ikusi ahal izango da, 16:30ean. Bi emanaldietarako sarrerak Kulturaz.eus webgunean nahiz egunean bertan Soreasuko lehiatilan eskuratu ahal izango dira.

Erresuma Batuan 2018an ekoiztutako filma da La favorita. Yorgos Lanthimos da lanaren zuzendaria, eta honako hau da pelikularen sinopsia: "XVIII. mendearen hasiera. Igalaterra eta Frantzia gerran daude. Anne erregina ahuldua dago tronuan, baina praktikan bere lagun Lady Sarahk gobernatzen du herrialdea, monarkaren osasun egoera eskasa dela eta. Abigail izeneko neskame bat jauregira agertzen denean, Sarah maitemindu egingo da. Hark Abigaili laguntzen dio, bere sustrai aristokratikoetara itzuli nahi baitu. Sarah-en denboraren zati handi bat politikak betetzen duenez, Abigail erreginarekin ibiltzen hasiko da". 

Udare erraldoiaren istorio harrigarriak abentura filma Danimarkan egina da, 2018an. Honako hau da lanaren sinopsia: "Sebastian elefantea eta Micho haren lagun onena Villasolen bizi dira, kostaldeko herrixka atsegin batean. Guztiak zoriontsu bizi dira Villasol aldean. Baina, egun batez, haien alkate estimatu JB desagertu egingo da. Halako arratsalde batean, Michok botila bat arrantzatuko du. Barruan zer aurkituko, eta JBren mezu bat, Uharte Misteriotsuan hondoratuta dagoela zioena. Bere bila joateko eskatzen die JBk mezuan. Botilaren barruan, hazi bat ere aurkituko dute, eta gauetik goizera, udare erraldoi bilakatuko da. Itsasontzi bat egingo dute udarearekin, eta bertan abiatuko dira Sebastian, Micho eta haien kamarada, Glukosa irakaslea. Eta halaxe ekingo diote abenturari, pirata arriskutsuekin, itsas herensuge batekin eta fantasma zinez bitxiekin. Ausart jokatu beharko dute, baina ezertxok ere ez ditu geratuko bi lagunak. Erabakia hartuta daukate: Uharte Misteriotsuaren bila abiatuko dira, eta eurekin ekarriko dute JB etxera bueltan".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide