Sanagustin dantzaleku bilakatuko da gaur gauean

Uztarria.eus 2019ko mar. 9a, 09:47

Areto dantzak egiteko aukera izango da kulturgunean, 23:00etatik aurrera. Besteak beste, salsa, bachata, kizomba eta txa-txa-txa doinuak jarriko dituzte.

Sanagustin Dantzaleku egitasmoak hartuko du gaur, zapatua, Sanagustin kulturgunean. Areto dantzak egiteko aukera izango da bertan 23:00etatik aurrera, hala nola salsa, bachata, kizomba eta txa-txa-txa doinuak jarriko baitituzte. Hilean behin, ostiralez, bilakatzen dute Sanagustin kulturgunea dantzaleku, baina oraingoan zapatuan antolatu dute egitasmoa.

Hurrengo Sanagustin Dantzaleku egitasmoaren saioa martxoaren 29an, ostiralez, izango da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide