Hasi dira Iturri Txiki ludotekaren eta Santutxoren arteko bigarren eraikina botatzen. Joan den astean hasi zen Udala lehen eraikina botatzen, eta gaur hasi dituzte bigarrena eraisteko lanak. Etxeak zaharkituta zeudelako ekin zieten bi etxebizitzak eraisteko lanei, eta ez dute zehaztu noiz amaituko dituzten lanak. Eraiste lanak amaitu bitartean itxita egongo da Iturri Txikitik Santutxo auzora arteko eskaileren zati bat. Sanagustin kulturgunearen atzeko parke estalitik Santutxora arteko eskailerak, berriz, zabalik eta erabilgarri daude.
(Argazkia: Azpeitiko Udala)