Eman daiteke izena 'Ideiatik enpresara' tailerraren zortzigarren edizioan

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen 2019ko mar. 7a, 13:22

Parte-hartzaileek formakuntzaren lehenengo fasean beren ideiak aztertuko dituzte. Bigarren fasean proiektua planifikatzeari ekingo diote, eta hirugarrengoan enpresa sortzeko egin beharreko urratsak ezagutuko dituzte. Besteak beste, marketin eta komunikazio planak, azterketa ekonomikoak, produkzioa eta enpresa martxan jartzeko diru-laguntzak izango dira hizpide ikastaroan zehar.

Iraurgi Berritzenek sustatutako Ideiatik enpresara tailerrean parte hartzeko izen-ematea zabalik da jada. Ikastaroa enpresa bat sortzeko proiektua aztertu nahi duen pertsona orori zuzenduta dago, eta bertan parte hartzen duten beren proiektuaren bideragarritasuna aztertuko dute, baita negozio bat irekitzerako orduan eman behar diren urratsak ezagutu ere. Hizpide izango dituzte, esaterako, marketin eta komunikazio planak, azterketa ekonomikoak, produkzioa eta enpresa martxan jartzeko diru-laguntzak.

Ikastaroa Lanzituz, Lan Sozietateak Sortuz programaren barruan sartzen da. Egitasmoaren xedea da langabetuen lan munduratzea sustatzea, betiere Lan Sozietateen eredua oinarri bezala hartuta eta ekintzailetasuna bultzatuta.

Europar Fondo Sozialak finantzatu du Lanzituz programa, eta bertan parte hartzen dute ondorengo eragileek: ASLEk (Euskadiko Lan Sozietateen elkartea), Iraurgi Berritzenek, Gipuzkoako Bazkundeak, EHUko GEZKIk (Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutua) eta Euskadiko CCOOk.

Informazio gehiagorako jarri harremanetan Iraurgi Berritzenekin, 943-85 11 00 (Ione Eizagirre) telefonora deituta edo ieizagirre@iraurgiberritzen.eus helbidera idatzita. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide