Arreta zerbitzua "hobetzeko" antolakuntza eredu berria ezarriko dute anbulatorioan

Uztarria.eus 2019ko mar. 7a, 13:31

Osakidetzan hitzordua eskatzen duten herritarrek galdera sorta bat erantzun beharko dute aurrerantzean. Pazienteen beharrak konpontzeko, gaixorik daudenak profesional egokienera bideratzea da helburua. Astelehenean ezarriko dute antolakuntza sistema berria Azpeitian.

Urola Garaiko Lehen Mailako Arreta Unitateetan, hots, anbulatorioetan, "arreta azkarragoa eta egokiagoa" emateko antolakuntza zerbitzu berria ezarriko du Osakidetzak. Eredu berriarekin medikuek, erizainek eta administrariek koordinatuta egingo dute lan. Horren helburua da pazienteen beharrak konpontzeko, gaixorik dauden pertsonak edo arreta behar dutenak profesional egokienera bideratzea. Asistentzia zerbitzua hobetzeko, anbulatoriora deitzen duten pazienteei zenbait galdera egingo dizkiete osasun zentroko administrariek. Modu horretan, zein behar dituzten identifikatuko dute, eta orduan jarriko dute pazientea erizainekin edo mediku espezialistekin harremanetan.

Azpeitiko anbulatorioan astelehenean, martxoak 11, ezarriko dute antolakuntza sistema berria, eta egun horretatik aurrera egongo da martxan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide