Basanderiek asanblada feministak deituta, herriko hainbat emakumek mural aldarrikatzailea margotu dute gaur, hilak 7, Erdikaleko horma batean. Biharko greba feministaren atarian egin dute horma irudia, Martxoaren 8a egunero dela aldarrikatzeko. Basanderiekeko kideek aurrez egindako muralaren leku berean margotu dute gaurkoa. Hainbat emakumeren besoak marraztu dituzte horman, "bizitzak erdigunera" eramango dituztela irudikatuz.
Iaz, herriko emakume artistek egindako margolanak jarri zituzten ikusgai historiarako emakumeen pasabidean.
Martxoaren 8ko egitaraua, osorik, hemen.