Datorren asteburu luzean Sanagustin kulturgunean izango diren bi kontzertuetarako sarrerak zozkatu ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bazkideen artean. Horrela, Jon Garatek eta Mikel Labianok irabazi dituzte Egurra ta Kittok eta Brigade Locok zapatuan 23:00etatik aurrera emango dituzten kontzertuetarako bi sarrerak; eta Beatriz Odriozolarentzat eta Unai Frantsesenarentzat dira, berriz, Antonio Lizana Triok astelehenean 21:00etan hasita emango duen kontzerturako biak. Uztarria jarri da irabazleekin harremanetan, sarrerak nola eskuratu behar dituzten azaltzeko.
Egin bazkide!
Uztarriako Komunikazio Taldeko bazkide egin zaitezke, urtean 30 euro ordainduta. Bazkide eginez gero, eguneko informazioa sarean jasotzeaz gain, Uztarria aldizkaria jasoko duzu hilero eta taldeak kaleratzen dituen bestelako produktuak –liburuak, egutegia, ikus-entzunekoak– ere jasoko dituzu etxean. Gainera, Uztarriako bazkideek hainbat zozketatan parte hartzeko aukera dute, Berri Txarraken kontzertuko sarrerenean adibidez. Bazkide egin nahi dutenek 943-15 03 58 telefonora deitu, uztarria@uztarria.eus helbidera mezua idatzi edo Uztarriaren egoitzara (Perez Arregi plaza, 1) jo dezakete.