Maria Zunzunegi: "Askatasunak beldurra ematen digu"

Erabiltzailearen aurpegia Erotikan Plax! 2019ko mar. 15a, 11:33

Maria Zunzunegi.

Maria Zunzunegi psikologoari egokitu zaio Uztarria aldizkariaren 2019ko martxoko zenbakian Erotikan Plax! ataleko galderei erantzutea.

Sexualitatea ardatz duten zer egoerarekin egin duzu topo?

Absentziarekin, bai sexu praktiketan, bai harremanen osasunean.

Hainbat sexu jokabide gaixotasuntzat hartu izan da. Nola ikusten dira horiek jendartean?

Askatasunak beldurra ematen digu. Norberak bere kaiola eraikitzen du, eta hori gizartearen kaiolan sartzen da. Muga askorekin segitzen dugu.

Sexualitatean, zer izan daiteke terapeutikoa?

Sexualitatea errespetuz eta modu askean bizitzen laguntzen dizun pertsona aurkitzea.

Ligatzerakoan, nola konekta daiteke norbere indarguneekin?

Autoestimuarekin konektatuta.

Seduzitzeko zailtasunak dituen pertsonarentzat gomendio bat?

Norbere beldurrak eta mugak landu.

Zer iruditzen zaizkizu Plax gisako zerbitzuak?

Beharrezkoak.

Ondo bizitzeko aholku bat?

Bizitzarekin batera mugitzen ikasi, oraina bizita.

Zer desiratzen duzu?

Barneko bakea.

Hartu duzun erabaki garrantzitsu bat?

Neure buruari mugak kentzea.

Egunerokoan duzun ohitura osasuntsu bat?

Eguneroko gauza txiki/handiei garrantzia ematea.

Sexualitatearekin lotutako mito faltsu bat?

Emakumeak desirarik ez duela.

Eder egiten zaituen ezaugarri bat?

Naturaltasuna.

Laztanak jasotzeko gune bat?

Bizkarra.

Nolakoa da zure gustuko hozkada bat?

Intentsoa.

Liburu erotiko bat?

Susana Rubio Gironaren Beauty.

Eta film bat?

Kiki, el amor se hace.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide