Ildefonso Gurrutxaga kalean, auto bat ketan hasi da, 11:10 aldean. Autoaren motorrak su hartu du, eta udaltzainak eta suhiltzaileak bertaratu dira gunera. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, matxura batek eragin du sua. Dagoeneko kontrolpean dago egoera. Argazkian, lehen lerroan ageri den auto beltza da ketan hasi dena.