Bihar, zapatua, Eñaut Elorrietak eta Kaabestri String Ensemblek emango duten kontzerturako sarrerak zozkatu ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bazkideen artean. Horrela, Miren Zubizarretak eta Inazio Sudupek irabazi dituzte kontzertu horretarako bi sarrerak. 22:00etan hasiko da zuzenekoa, Soreasu antzokian. Uztarria jarri da irabazleekin harremanetan, sarrerak nola eskuratu behar dituzten azaltzeko.
Egin Uztarriaren bazkide!
Uztarriako Komunikazio Taldeko bazkide egin zaitezke, urtean 30 euro ordainduta. Bazkide eginez gero, eguneko informazioa sarean jasotzeaz gain, Uztarria aldizkaria jasoko duzu hilero eta taldeak kaleratzen dituen bestelako produktuak –liburuak, egutegia, ikus-entzunekoak– ere jasoko dituzu etxean. Gainera, Uztarriako bazkideek hainbat zozketatan parte hartzeko aukera dute, Berri Txarraken kontzertuko sarrerenean adibidez. Bazkide egin nahi dutenek 943-15 03 58 telefonora deitu, uztarria@uztarria.eus helbidera mezua idatzi edo Uztarriaren egoitzara (Perez Arregi plaza, 1) jo dezakete.