Gipuzkoako Udaberri Txapelketa irabazi dute Ilunpeko kadeteek

Uztarria.eus 2019ko mar. 24a, 21:00

Ilunpe pilota elkarteko ordezkariek kadeteen lehen mailako txapela jantzi dute Gipuzkoako Udaberri sariketan. Ostiralean Alegian jokatutako finalean, Iker Egigurenek eta Josu Labakak nagusitasun osoarekin irabazi zieten Hernaniko Uitziri eta Albenizi, 22 eta 5. Txapel horren zati bat Auritz Arrizabalagari ere badagokio; izan ere, Egigurenekin txandatuz aritu da aurrean txapelketan zehar.

Argazkian, finaleko txapeldunak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide