Eraitsi dituzte Iturri Txiki ondoan zeuden eraikin zaharrak

Uztarria.eus 2019ko mar. 25a, 17:38

Bukatu dituzte Done Jakue kaleko Iturri Txiki ondoan zeuden eraikin zaharrak botatzeko lanak. Etxeak zaharkituta zeudelako eraitsi dituzte, eta ia hilabete eman dute lan horiek egiten. Hain zuzen, otsailaren 26an hasi ziren eraiste lanak, eta gaur amaitu dituzte.

Denbora batez hutsik geldituko da etxebizitzak zeuden lur eremua. Izan ere, Udalak azaldu du ez dagoela leku horretan "epe motzean" egiteko proiekturik. 

Eraiste lanak amaitu dituzten arren, oraindik itxita dago Iturri Txikitik Santutxo auzora arteko eskaileren zati bat. Sanagustin kulturgunearen atzeko parke estalitik Santutxora arteko eskailerak, berriz, zabalik eta erabilgarri daude.  

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide