Mikel Itulain: "Argiztapenarekin asmatzea da garrantzitsuena"

Uztarria.eus

Mikel Itulain. (Ihintza Elustondo)

Barne diseinatzailea da Mikel Itulain. Berak erantzun ditu 2019ko martxoko Uztarria aldizkarian ofizioen elkarrizketa txikirako Ihintza Elustondo kazetariak egindako galderak.

Zer diseinatzea duzu gustuko?

Altzariak.

Zer dago modan?

Jasangarritasuna zaintzea.

Merkea ala ona?

Dena nahi du jendeak.

Etxea erreformatu ala berria erosi?

Gehienek, erreformatu.

Etxe batean, zer ezin da falta?

Armairuak.

Zer kolore dago modan?

Naturalak, epelak...

Zure lanean, zailena?

Alde administratiboa.

Garrantzitsuena?

Argiztapenarekin asmatzea.

Bezeroak beti al du arrazoi?

Beti ez, elkar entzutea da gakoa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide