Anita Parker eta McOnak taldeen kontzertuak izango dira Sare Egunean

Uztarria.eus 2019ko mar. 27a, 09:16

Azpeitiko Sare hasi da dagoeneko maiatzaren 18an, larunbatez, herrian egingo den Sare Egunaren xehetasunak ematen. Joan zen astean zabaldu zuten IV. Kros Herrikoian izena emateko epea, eta gauean izango diren kontzertuen berri eman du Sarek. Hain zuzen ere, plazan jarriko duten agertokian izango dira Anita Parker eta McOnak taldeak. Sare Egunaren gaineko xehetasun gehiago ez du eman oraingoz talde eragileak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide