Kantxaratu dute Urgi maskota

Uztarria.eus 2019ko mar. 28a, 10:48

Iraurgi Saskibaloi Taldeak joan zen asteburuan kantxaratu zuen aurrenekoz Urgi izeneko maskota berria, eta aurrerantzean, gizonen nahiz emakumeen lehen taldeek etxean jokatzen dutenero izango da kantxan maskota. Joan zen asteburuan aurkeztu zuen ISBk maskota, eta gainera, zaleek doan gozatu ahal izan zuten bi taldeen partidez.

Klubak bere ikur den otsoaren izena aukeratzeko galdetegia egin zuen urte hasieran Interneten. Hiru izen jarri zituzten aukeran, eta inkestan parte hartu zuten herritarren %65ek egin zuten Urgiren aldeko hautua. Guztira, 728 boto jaso zituen ISBk galdetegian; Koxk eta Bihurri ziren Iraurgik aukeran jarritako beste bi izenak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide