Olatz Alkortaren 'Udaberria' margolan erakusketa ikusgai, Aisialdi Gastro-Tokian

Uztarria.eus

Olatz Alkorta azpeitiarrak Udaberria izeneko erakusketa jarri du plazako Aisialdi Gastro-Tokian. Leku horretan bertan jarri zuen Alkortak bere eskuekin sortutako margolanen aurreneko erakusketa, eta hara eman du bigarren irudi sorta ere. Iritsi berri den urtaroari keinu egiten dion erakusketa da azpeitiarrak Aisialdin jarri duena, loreak baitira protagonistak margolanetan. Gaur, osteguna, zintzilikatu dituzte koadroak tabernako hormetan, eta bertan izango dira ikusgai datozen asteetan. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide