Olatz Salvador abeslariak eta Nogen musika taldeak kontzertu bana eskainiko dute bihar, zapatua, Sanagustin kulturgunean, 23:00etan hasita, eta kontzertu horietarako sarrera bikoitz bat zozkatu du Uztarria Komunikazio Taldeak bere bazkideen artean. Gaur goizean egin du Uztarriak zozketa, Iñigo Juaristi izan da zorteduna. Astelehenaz geroztik agortuta daude kontzertuetarako sarrerak.
Egin Uztarriaren bazkide!
Uztarriako Komunikazio Taldeko bazkide egin zaitezke, urtean 30 euro ordainduta. Bazkide eginez gero, eguneko informazioa sarean jasotzeaz gain, Uztarria aldizkaria jasoko duzu hilero eta taldeak kaleratzen dituen bestelako produktuak –liburuak, egutegia, ikus-entzunekoak– ere jasoko dituzu etxean. Gainera, Uztarriako bazkideek hainbat zozketatan parte hartzeko aukera dute, Berri Txarraken kontzertuko sarrerenean adibidez. Bazkide egin nahi dutenek 943-15 03 58 telefonora deitu, uztarria@uztarria.eus helbidera mezua idatzi edo Uztarriaren egoitzara (Perez Arregi plaza, 1) jo dezakete.