Eman daiteke izena Sare Eguneko paella txapelketan

Uztarria.eus 2019ko api. 2a, 14:00

2018ko Sare Eguneko paella txapelketako artxibo irudia.

Paella txapelketan parte hartzeko izen-ematea binaka egitea gomendatzen du Sarek. Paella egiten duten bi lagunek herri bazkarirako txartela doan izango dute, eta beraiek prestatutako paella beraiekin doazen lagunek jateko aukera izango dute. Paella txapelketan parte hartzeko izen-ematea maiatzaren 13an itxiko da. 

Maiatzaren 18an ospatuko da Sare Eguna, Azpeitiko Sarek antolatuta. Egun horretarako paella txapelketa antolatu dute hirugarrengoz, eta dagoeneko egin daiteke izen-ematea.  

Paella txapelketan parte hartzeko izen-ematea binaka egitea gomendatzen du Sarek. Paella egiten duten bi lagunek herri bazkarirako txartela doan izango dute, eta beraiek prestatutako paella beraiekin doazen lagunek jateko aukera izango dute. Sei edo zortzi lagunentzako paella prestatu beharko da, eta paellera, arroza eta osagarriak parte-hartzaileek eraman beharko dituzte. Azpiegitura (sua, haima...), antolatzaileen esku egongo da. Plazan izango da txapelketa, 13:00etan hasita.

Izen-ematea Orkatzen, Sanagustin kulturgunean eta azpeitikosareherritarra@gmail.com helbidera idatzita egin daiteke. Maiatzaren 13a izango da paella txapelketan izena emateko azken eguna. 

Elkartasun kroserako izen-ematea, zabalik

Sare Egunean egingo duten kroserako izen-ematea ere zabalik dago jada. Internetez egin daiteke izen-ematea, Kirolprobak.com webgunean. 

Aurtengo krosak 5,6 kilometroko ibilbidea izango du, eta ibilbidea iazko bera izango da: plazan hasi eta bukatuko da. Lasterketa 11:00etan hasiko da, eta krosean parte hartzen duten herritar guztiei opari bat jasoko dute. Gainera, hamaiketakoa egiteko aukera ere izango dute. Azpeitiko Sarek jakinarazi duenez, gainera, Izarraitz pilotalekuan dutxatzeko aukera izango dute kirolariek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide