Eskualdeko Korrika Batzordeak aurtengo edizioko kilometroak erosi dituzten eragileak batu zituen atzo Baigeran, eta datorren ostiralean uneren batean lekukoa eramango duten herritarrek beren kokapenaren berri izan zuten. Aurreikuspenen arabera, 09:24 inguruan iritsiko da Korrika herrira. Azkoititik iritsiko da eta Azpeititik kostalderako bidea hartuko du.
Honako hau da lekukoa eramango duten eragileen eta bakoitzak lekukoa hartuko duen tokien zerrenda:
- Munategi – Center Point (09:24)
- Autoeskola – Tienda Azul (09:26)
- Loiolako zubia (Irureta) – Iraurgi ISB (09:28)
- Kiruriko aparkalekua – Bieleko langileak (09:29)
- Loiolako etorbideko biribilgunea – Azpeitiko Ikastola Ikasberri (09:32)
- Etxebeltz-Izarra eremuko parkearen atzea – Azpeitiko EH Bildu (09:33)
- Etxebeltz Izarra eta Sanjuandegi arteko zubi amaiera – LAB/Sortu/Orkatz (09:34)
- Igerilekua – Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkartea (09:35)
- Baigera 2 – Errezilgo Herri Eskola (09:36)
- Eroskiko biribilgunea – Azpeitiko Sare (09:38)
- Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai ondoko bidegurutzea – Azpeitiko Gure Esku Dago (09:39)
- Sanjuandegiko biribilgunea – Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai eta Urola Ikastola BHI (09:40)
- Anbulatorioa – Iraurgi Ikastetxea (09:43)
- Artzubia – San Martin egoitza (09:44)
- Azoka Plaza – Elikagunea (09:45)
- Enparan dorretxeko biribilgunea – Lagun Onak Mendi Bazkuna (09:46)
- Enparango zubitik kalerako kantoia – AZTE (09:48)
- Orkatz parea – Lagun Onak futbol taldea (09:49)
- Plaza Txikia – Azpeitiko Udala (09:50)
- Elizkalea – Urola Kostako Hitza (09:51)
- Parrokia – Kimu Bat (09:51)
- Soreasuko pasabidea – Erniarraitz (09:52)
- Julian Elortzako autobus geltokia – Sammic (09:52)
- Enparan dorretxeko biribilgunea – Domusa Teknik (09:53)
- Tren museoa – Basanderiek asanblada feminista/Ernai (09:54)
- Urola kaletik saihesbiderako irteera – Zezen Beltz elkartea (09:56)
- Ezkuzta/Ermita – Sanagustin/Kulturaz kooperatiba (09:58)
- Basabeko zubia – Ziripot/Zulozabal (10:01)
- Gaztañazabal baserri sarrera – Bertan merkatari elkartea (10:02)
- Gaztañazabal baserri bukaera – Sarralle (10:06)
- KM 11 – Elkar-ekin (10:09)
- Gasolindegi sarrera – Sokaitz eskalada elkartea (10:11)
- Badiolegiko bidegurutzeko hesi ertza – Oilo-Soro/Gure Ametsa (10:14)
- Danonako biribilgunea – Azpeitiko Udala (10:15)
- Zabalune aurreko bidegurutzea – Azpeitiko Ikastola Ikasberriko langileak (10:16)
- Larzar era Larberri baserri artea – Arroita elkartea (10:17)
- KM 9 – Uztarria komunikazio taldea/Eregi (10:19)
- Lasaoko sarrera – Ikasberri kirol elkartea (10:22)
Petoa jasotzeko aukerarik izan ez duenak Azkoitiko AEKn jaso beharko du (943-15 10 89 edo 607 61 26 97 telefonoak).
Klika euskararen alde
Atzo hasi zen euskararen aldeko festa erraldoia, Garesen (Nafarroa) eta Gasteizen amaituko da apirilaren 14an. Aurtengoa Korrikaren 21. edizioa da, eta Klika du leloa. Korrikaren Gasteizko amaiera ekitaldira bertaratu nahi duenak, zabalik du autobuserako izen ematea, Whatsapp bidez, 607 61 26 97 zenbakira idatzita. Apirilaren 10a izango da izena emateko azken eguna.