Datorren igandean bukatuko da Gasteizen Korrikaren 21. edizioa, eta hara joateko autobusa antolatu dute Azpeititik ere. Amaierako ekitaldira joan nahi dutenek asteazkena bitartean eman ahal izango dute joan-etorria autobusez egiteko izena. Hain zuzen ere, bertaratu nahi dutenek 607 61 26 97 telefono zenbakira Whatsapp mezua bidalita.