Asteburu honetan Soinujolearen semea film estreinatu berria emango dute Soreasu antzokian. Bernardo Atxagaren eleberria oinarri hartuta Fernando Bernuesek zuzendu duen filma zapatuan, igandean eta astelehenean ikusi ahal izango da: zapatuan, 22:00etan emango dute; igandean, 19:30ean ikusi ahal izango da; eta astelehenean, ikusleen egunean, 21:00etan. Bestalde, Uno mas en la familia filma ere izango da ikusgai: igandean, 16:30ean hasita emango dute. Emanaldietarako sarrerak Kulturaz.eus-en webgunean eskura daitezke, baita egunean bertan Soreasuko lehiatilan ere.
Soinujolearen semea filma Fernando Bernuesek zuzendu du, eta drama generoko lana da. Honako hau da filmaren sinopsia: "David Imazek Euskal Herritik ihes egin behar izan zuen 70eko hamarkadan, traidorea izateaz akusatu baitzuten. Kalifornian zoriontasuna aurkitu zuen arren, bere iraganaren pisua nabari du, eta ez dio bere bizitzaren azken egunak lasai igarotzen uzten. Joseba Altuna, txikitako laguna, agur esatera joan da Kaliforniara, eta, bide batez, zorrak kitatzera. Urte asko igaro dira elkar ikusi gabe, baina iritsi da egia aurrez aurre jartzeko ordua".
Uno mas en la familia drama generoko pelikula da, AEBetan ekoiztutako. Honako hau da pelikula horren sinopsia: "Bellak, bere familiatik urrundu den txakur gazte batek, 400 kilometroko bidaia bati ekingo dio, bere nagusiaren etxera itzultzeko. Familia, laguntasuna eta maitasunaren inguruko filma da".