Kiroldegiko sabaiaren zati batzuk soltatu ditu haizeak

Uztarria.eus 2019ko api. 15a, 20:53

Arratsaldeko haizeak, bi zuhaitz botatzeaz gain, izan du bestelako eraginik. Hain zuzen ere, kiroldegiko sabaiaren uralitazko zenbait zati soltatu dira, eta udaltzainek, ertzainek eta suhiltzaileek bertaratu behar izan dute. Suhiltzaileak aritu dira soltatutako sabai zatiak ondo jartzen, eta haiek azaldu dutenez, amaitu dituzte lanak. Dena den, eguraldiak ez die utzi lanak behar bezala gauzatzen, eta aurrerago, sabaia hobeto konpondu beharko dela jakinarazi dute. Gertaeraren ondorioz, ura sartu da kiroldegi barrura. Irudian, langileak kiroldegia lehortzen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide