Bihar eta etzi ez da ekoizlerik izango Azoka Plazan

Uztarria.eus 2019ko apirilaren 17a

Aste Santua dela eta, bihar eta etzi ez da azokarik izango. Datorren asteko asteartean, berriz, ekoizle denak lanean ariko dira, ohi den moduan.

Aste Santua dela dela eta, jaiegunak dira datozen egunak askorentzat, eta horrek eragina izango du Azoka Plazaren funtzionamenduan. Hain zuzen ere, bihar eta ostiralean, apirilaren 18an eta 19an, ez da azokarik izango. Dena den, datorren larunbatean eta asteartean, apirilaren 20an eta 23an, normaltasunera itzuliko da Azoka Plaza: egun horietan, ekoizle denak lanean ariko dira, beti bezala.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide