Basazabal jauregia eta Igarako errota bisitatzeko aukera izango da Aste Santuan

Uztarria.eus 2019ko api. 17a, 12:59

Igarako errotan martxoan egindako bisita gidatu bateko irudia.

Bertan da Aste Santua, eta jaiegunetan Azpeitiko hainbat txoko bisitatzeko aukera izango da: Basazabal jauregia irekita egongo da egunero, eta Igarako errota ezagutzeko bisita gidatuak izango dira.

Aste Santua dela eta, bihartik datorren astelehenera bitartean jaiegunak izango dira, eta egun horietan, Azpeitira etortzen diren bisitariek nahiz bertan gelditzen diren herritarrek hainbat txoko ikusteko aukera izango dute. Basazabal jauregiak ordutegi berezia izango du jaiegunetan; egunero irekita egongo da: bihartik igandera, goizez eta arratsaldez izango da zabalik, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara, eta astelehenean, berriz, 11:00etatik 14:00etara. 

Gainera, Igarako errota ere zabalduko dute egunotan. XXVIII. mendekoa da gunea, eta garai hartako errotek nola funtzionatzen zuten jakiteko aukera eskaintzen du. Ostegunetik astelehenera, egunero, 12:00etan irekiko dute errota, eta bisita gidatua egingo dute Ekoetxeako hezitzaileek gidatuta. Bisitak doakoak izango dira, eta errota ezagutu nahi duenak ordurako bertara azaltzea nahikoa izango du. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide