"Sexualitatean aurrerapauso handia eman da, baina norbere nortasuna indartzeko lehen baino oztopo gehiago ditugu"

Erabiltzailearen aurpegia Erotikan Plax! 2019ko api. 23a, 12:00

Xanti Alkorta jantzi eta irudigintzan aritzen den azpeitiarrari egokitu zaio Uztarria aldizkariaren 2019ko apirileko zenbakian Erotikan Plax! ataleko sexu-galderei erantzutea.

Korosagasti filmeko arropak egiteaz arduratu den Xanti Alkortari egokitu zaio hilabete honetan galderei erantzutea.

Zure lanean, zerekin goza-tzen duzu gehien?

Jendearekiko harremanarekin.

Moda etengabe aldatzen da. Sexualitatea ere horrela ikusten al duzu?

Sexualitateari dagokionez, aurrerapauso handia eman da, baina oinarrian, norbere nortasuna indartzeko lehen baino oztopo gehiago ditugu.

Zer erantzi behar genuke hobeto bizitzeko?

Aurreiritziak.

Eta zer jantzi?

Bizipenak. Explorazioan lortzen den esperientzia.

Zer ikusten du ispiluak aurrean jartzen garenean?

Gure egia. Egia onartu eta besarkatu edo ez, norbere esku dago.

Azpeitiarrak ondo jantziak al gaude ligatze kontuetan?

Baietz pentsatzea gustatuko litzaidake. Nik homosexual bezala hitz egin dezaket, eta garena osotasunean bizitzeko eta gozatzeko ahalmena geureganatu behar dugu.

Nola ateratzen da pertsona norbere armairutik?

Bere osotasunean. Hain zuzen ere, gure alde negatiboa edo ezkutuan duguna, ikusi, entzun eta gure alde positiboekin parekatzen dugunean.

Zita bero baterako arropa bereziren bat?

Transparentzia bat; ez da dena ikusten, baina justukoa iradokitzen du.

Egoera erotiko batean, kremailera edo botoiak nahiago?

Kremailera.

Nor jantziko zenuke gustura?

Pilotari bat.

Zu nork zaintzen zaitu, eta nor zaintzen duzu zuk?

Nire bizipenek zaindu naute, eta ni neu zaintzen saiatzen naiz.

Osagarri sentsual bat?

Sokak.

Bihurrikerietarako txoko bat?

Mendia.

Zaletasun bat?

Jendearekin egotea.

Muxu, laztan eta koxk. Bakoitza non?

Muxua ahoan, laztana bizkarrean eta koxk edozein tokitan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide