Liburuaren Eguna Azpeitira ere heldu da

Uztarria.eus 2019ko apirilaren 23a

Liburuaren Nazioarteko Eguna da gaur, asteartea, eta ospakizun horrekin bat egin du Azpeitiak ere. Izan ere, irakurzaletasuna sustatzeko asmoz, hainbat egitasmo prestatu dute Udalak zein Udal Liburutegiak gaurko. Azpeitiko Udalak, batetik, orain arte argitaratu dituen liburuak salgai jarri ditu udaletxeko arkupetan, eta herritarrek bost euroren truke erosi ahal izan dituzte horiek. Udal Liburutegia, bestetik, liburuak oparitzen ari da goizetik. Hori hala, liburutegira bertaratzen diren literatur zaleek askotariko liburuak doan eskuratzeko aukera izango dute egun osoan zehar. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide