Aitortza jaso du erretiratu berri den Ina Sagarzazu Kirol Patronatuko arduradunak

Uztarria.eus 2019ko mai. 7a, 18:00

Ina Sagarzazu Kirol Patronatuko arduradunak erretiroa hartu du, 27 urte kargu horretan egin ostean, eta azpeitiarrak Azpeitiko Udalaren aitortza jaso zuen atzo, astelehena. Udalak esker hitzak izan zituen Kirol Patronatuko arduradun ohiarentzat, eta halakoetan ohikoa izaten den moduan, Sagarzazuk oparia jaso zuen Udalaren eskutik. Argazkian, Estitxu Elduaien Kirol batzordeburua, Sagarzazu eta Eneko Etxeberria alkatea, atzo, udaletxean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide