Bizkarrezurrak gaixotasunetan duen eraginaz hitzaldia eskainiko du gaur, Xabier Mendiaraz kiropraktikoak. Solasaldia Sindikatu Zaharrean izango da, 18:00etan hasita, eta Mendiarazek bizkarrezurreko arazoak dituzten herritarrei bizitza kalitatea hobetzeko gako batzuk emango dizkie. Bizkarrezurrean bilatu gaixotasunaren kausa izenburupean emango du 40 minutu hitzaldia; izan ere, haren arabera, gaur egun gaixotasun asko bizkarrezurreko desoreken ondorio dira. Adin guztietako herritarrei zuzendutako saioa irekia izango da.