Lantoki batean ondoeza izan duen langile bat artatu dute Garmendipen

Uztarria.eus 2019ko mai. 13a, 13:32

Osakidetzaren helikopteroa eta anbulantzia Garmendipen, gaur.

"Egoeraren larritasunagatik", Osakidetzaren helikopteroa bertaratu da, anbulantziaz gain, futbol zelaira, 09:30 aldera. Langilea bertan artatu eta egonkortu ondoren, helikopteroan eraman dute erietxera.

Lantokian ondoeza izan duen langile bat artatu dute gaur goizean Garmendipeko anexoko futbol zelaian. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, hasierako "egoeraren larritasunagatik", Osakidetzaren helikopteroa bertaratu da, anbulantziaz gain, futbol zelaira, 09:30 aldera. Langilea bertan artatu eta egonkortu ondoren, helikopteroan eraman dute erietxera.

Enpresaren izena zehaztu ez duen arren, Udaltzaingoak baieztatu du langileari ondoeza etorri zaion lantokia ez dagoela Azpeitian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide