Hauteskunde kanpainako ekitaldi nagusia egingo dugu ostiralean, hilaren 17an, 19:00etan, plazan. Ekitaldian izango dira, Nagore Alkorta alkategaiarekin batera, Juan Karlos Izagirre Gipuzkoako Foru Aldundiko ahaldun nagusia izateko hautagaia eta Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusia. Haiez gain, Azpeitiko zerrendakideak eta eskualdeko beste hainbat hautagai ere izango dira ostiralean Azpeitian.
Sorpresaz betetako hitzordua izango da, eta musika, antzerki zein beste arte adierazpideak izango ditugu lagun. Hauteskunde aurreko azken txanpari ilusioz eta indarrez helduko diogu. Horregatik, zu ere gurekin izatea nahi genuke.