Udal eta foru hauteskundeak 2019

EAJk hauteskunde kanpainako mitina egingo du bihar Azpeitian

Uztarria.eus

Amaia Etxeberria, Azpeitiko EAJren alkategaia. (EAJ)

19:30ean hasiko da ekitaldia, plazan, eta Amaia Etxeberriak, Markel Olanok, Izaskun Bilbaok eta Joseba Egibarrek parte hartuko dute bertan.

Ekitaldiz ekitaldi dabiltza alderdi politikoak egunotan, maiatzaren 26ko udal, foru eta Europako hauteskundeen kanpaina betean. Azpeitian ere beren mezua zabaltzeko hitzorduak jarri dituzte batzuek eta besteek. Horrela, bihar EAJren txanda izango da.

Hauteskundeetako mitina egingo dute jeltzaleek herriko plazan, 19:30ean hasita. Bertan hitza hartuko dute Amaia Etxeberria EAJren Azpeitiko alkategaiak, Markel Olanok ahaldun nagusigaiak, Izaskun Bilbao Europako Parlamenturako EAJren hautagaiak, eta Joseba Egibar GBBren buruak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide