Aitortza jaso du erretiratu den Arantxa Etxeberria udaletxeko langileak

Uztarria.eus

Arantxa Etxeberriak erretiroa hartu du ia 44 urtez Azpeitiko udaletxean lan egin ostean, eta halakoetan egiten duten moduan, Udalaren aitortza jaso du Etxeberriak (irudian, erdian). Eneko Etxeberria alkateak eskerrak eman dizkio Udaleko langile ohiari, urte hauetan guztietan egindako lanarengatik. Ohiturari jarraituz, Udalak ordulari bat oparitu ditu Etxeberriari. (Argazkia: Azpeitiko Udala)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide