Sanjuendegiko festen harira, barrakak zabalduko dituzte datozen egunetan auzoan, eta hurrengo ostegunean, hilaren 30ean, barraka eguna izango da. Hala, buelta bakoitzeko euro bat ordainduta ibili ahal izango dute barraketan haur eta gaztetxoek, 17:00etatik 21:00etara bitartean.
Bihar, Ume Egunarekin hasiko dira Sanjuandegiko festak, eta ekainaren 2ra bitartean hamaika ekintzez gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Hemen ikus daiteke festen egitaraua.