Sanjuandegiko festak 2019

Gozatu ederra hartu dute gaztetxoek Sanjuandegiko Umeen Egunean

Uztarria.eus

XJ Auzolanean batzordeak antolatuta, Umeen Eguna ospatu dute gaur Sanjuandegin. Guztira, 60 umetik gora elkartu dira, eta gozatu ederra hartu dute guztiek. 12:00etan jarri dute hitzordua, eta ondoren, Karmelo Etxegarai ikastolaren atarian, igerilekuaren kanpoaldean eta Sanjuandegiko ludotekan hainbat jolas egin dituzte. Jarraian, bazkaria egin dute, eta amaitzeko, Julen magoaren ikuskizunaz gozatu ahal izan dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide