Udal eta foru hauteskundeak 2019

Ehizaren aldeko aldarri baliogabeak boto kutxetan

Uztarria.eus

Atzoko udal, foru eta Europako hauteskundeek utzi zuten bitxikeriarik Azpeitiko hautetsontzietan. Apirilaren 28ko Espainiako hauteskundeetan Urrestillan diru eta guzti agertu zen gutunazalak zeresana eman bazuen, atzo ehizaren aldeko aldarriak izan ziren protagonista bitxiak. "Euskadin ehiza bai!" mezuarekin hainbat boto baliogabe zenbatu zuten herriko hauteslekuetan. Argazkikoak Euskal Herria kaleko boto kutxetako batean jaso zituzten, baina ez ziren bakarrak izan, ez mahai horretan, ez beste hainbatetan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide