Ibilaldi neurtua egingo du Lagun Onak MBk ekainaren 9an

Uztarria.eus 2019ko mai. 29a, 13:53

Lagun Onak MBren ibilaldi bateko irudia.

Ibilaldi luzea eta ibilaldi motza izango dira ekainaren 9an egingo den mendi martxan; 26 kilometroko eta hamasei kilometroko ibilbidea egingo dute parte-hartzaileek. Dagoeneko eman daiteke izena Lagun Onak MBren egoitzan eta Kirolprobak.com webgunean.

Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatuta, mendi martxa izango da datorren ekainaren 9an, eta antolakuntzak bi ibilbide antolatu ditu; batetik, ibilaldi luzea izango da, 26 kilometroko luzera izango du eta 07:00etan abiatuko dira parte-hartzaileak; ibilaldi motza, aldiz, hamasei kilometrokoa izango da, eta 08:00etan abiatuko da. Bi ibilaldiek ibilbide ezberdina egingo duten arren, parte-hartzaile guztiak Erlotik eta Ondarbasotik igaroko dira uneren batean.

Dagoeneko eman daiteke izena Lagun Onak MBren egoitzan eta Kirolprobak.com webgunean. Bazkideek hamabi euro ordaindu beharko dute, eta gainontzekoek, aldiz, hamabost euro. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide