'Fakirraren ahotsa' eleberriaz, liburutegian

Uztarria.eus 2019ko mai. 29a, 14:19

Dozena bat lagun bildu ziren liburutegian atzo, asteartea, Harkaitz Cano idazlearen Fakirraren ahotsa liburuaren inguruko solasaldian. Pako Aristi idazleak dinamizatu zuen saioa, eta luze eta zabal aritu ziren Imanol Larzabal euskal konpositore eta abeslariaren inguruan hitz egiten duen eleberriaz. Liburua irakurri nahi duenak, eskuragarri du Udal Liburutegian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide