Sanjuandegiko festak 2019

Mantangorriri ongi etorria eman aurretik, bertso afariak girotu du Sanjuandegi

Uztarria.eus 2019ko mai. 30a, 17:43

Bihar, ostirala, lehertuko dira festak Sanjuandegin, baina auzotarrek izan dute motorrak berotzeko aukerarik egunotan. Atzo bertan, esaterako, bertso afaria egin zuten dozenaka lagunek Baigeran, eta Julio Soto eta Iker Zubeldia bertsolarien laguntzarekin, festa giro aparta izan zen nagusi. Gaur ere izango da jai girorik auzoan, eta besteak beste, kantujira eta pintxo-poteoa egingo dute arratsaldean. 21:00etan, berriz, mus txapelketa izango da, eta han parte hartu nahi dutenek 21:00etatik 22:00etara eman beharko dute izena Ongi Etorri erretegian. Gaua, berriz, Gaizkile&Piro eta Intza musikariek girotuko dute, Jim Clark eta Garoa tabernen pareko aparkalekuan. Umeek ere izango dute gozatzeko aukerarik gaur, besteak beste, Barraka Eguna izango delako auzoan, eta 17:00etatik 21:00etara bitartean euro batean izango dute txartel bakoitza.

Hona hemen, Sanjuandegiko jaietarako egitarau osoa:

Maiatzaren 30a, osteguna:

  • 19:00. Kantujira eta pintxo-poteoa. 21:00. Mus txapelketa, Ongi Etorri jatetxean. 22:00. Iluntze musikatua: Intza eta Gaizkile&Piro.

Maiatzaren 31, ostirala (Gazte Eguna):

  • 09:00. Gosaria eta auzolana.
  • 19:00. Ongi etorri Mantangorri!.
  • 19:05. Buruhandien eta erraldoien kalejira trikitilariek lagunduta.
  • 20:00. Batukada.
  • 21:00. Gazte afaria.
  • 23:00. Areto dantzak.
  • 23:00. Kontzertuak karpan: The Friday’s Crew, Kaleko urdangak eta Laket.
  • Ondoren, herriko DJak txosnan: Alexander Loop, Meritron, Kanpax, B2B eta P4ul.

Ekainaren 1a, zapatua (Auzo Eguna):

  • 10:30. Xake txapelketa.
  • 11:00. Judo erakustaldia.
  • 13:00. Bandaren kontzertua.
  • 13:30. Triki-Pintxo-Poteoa.
  • 15:00. Auzo bazkaria.
  • 17:00. VII. Trikiti txapelketa.
  • 18:30. Txokolatada.
  • 19:00. Ttek! elektrotxaranga buruhandiekin eta erraldoiekin.
  • 20:00. Parrilada, Sareren eskutik.
  • 22:00. Kontzertuak: The Bobbys eta Los zopilotes txirriaos. Ondoren, karpan gaupasa, DJ X de Mixtarekin.

Ekainaren 2a, igandea:

  • 06:00. Goxatu txokolateaz.
  • 07:00. Zezena.
  • 09:00. Salda badago.
  • 12:00. Dantzari txikiak.
  • 16:30. Zezen txikiak.
  • 18:30. Herri kirolak.
  • 20:00. Agur mantangorri!

Ekainaren 8a, zapatua:

  • 17:00. Gaztetxoen krosa Ruandaren alde.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide