Sanjuandegiko festak 2019

Umeen festa Sanjuandegiko barraketan

Uztarria.eus 2019ko maiatzaren 30a

Barraka eguna dute gaur Sanjuandegin, festak hasi aurreko egunean, eta tiobiboetan ohi baino prezio merkeagoan ibiltzeari ez diote muzin egin umeek eta gaztetxoek. Eguraldi bikainarekin, gainera, 17:00etatik aurrera erruz joan da jendea Epaitegiko plazara, aurreko astetik bertan dauden barraka ezberdinetan ibiltzera. 21:00ak arte egongo dira gaur martxan barrakak, asteburu luzerako ondo berotzeko.

Baina barraketakoa ez da Sanjuandegin gaurko prestatu duten hitzordu bakarra. Gauera arte, hauetaz gozatzeko aukera izango da bertan:

  • 9:00. Kantujira eta pintxo-poteoa.
  • 21:00. Mus txapelketa, Ongi Etorri jatetxean.
  • 22:00. Iluntze musikatua: Intza eta Gaizkile&Piro.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide