Ianire Segurola eta Elaia Diaz trikitilari hernaniarrek irabazi dute 18 urtez azpikoen Sanjuandegiko VII. Trikiti Txapelketa. Haien ostean, bigarren sailkatu dira Araitz Etxaniz azkoitiarra eta Enaitz Alberdi azpeitiarra. 17:00etan hasi da txapelketa, eta bikote bakoitzak hiruna pieza jo ditu XJ Auzolaneanek festetarako muntatu duen karpa barruko agertokian; jendetza izan da musikari gazteen emanaldiaz gozatzen. Txapelketaren aurtengo edizioan parte hartu duten trikitilariak Azpeitikoak, Azkoitikoak, Errezilgoak, Bidanikoak, Zestoakoak eta Hernanikoak dira.
Mari Jose Bikendik eta Unai Frantzesenak osatu dute epaimahaia, eta haiek erabakita, Segurolak eta Diazek txapel bana eta oroigarria jaso dituzte; Etxanizek eta Alberdik, berriz, oroigarri bana. Gainerako parte-hartzaile guztiek ehuna euro eta oroigarria eskuratu dituzte.
Honako bikote hauek lehiatu dira Trikiti Txapelketan:
1.- Araitz Etxaniz (Azkoiti, 14 urte) eta Enaitz Alberdi (Azpeitia, 13 urte)
2.- Intza Illarramendi (Zestoa, 13 urte) eta Maria Illarramendi (Zestoa, 10 urte)
3.- Leire Uranga (Zestoa, 16 urte) eta Nerea Lopetegi (Zestoa, 16 urte)
4.- Ane Urbieta (Zestoa, 13 urte) eta Iraia Korta (Zestoa, 12 urte)
5.- Ianire Segurola (Hernani, 14 urte) eta Elaia Diaz (Hernani, 14 urte)
6.- Julen Labaka (Errezil, 16 urte) eta Garazi Larrañaga (Azpeitia, 15 urte)
7.- Enaitz Alberdi (Azpeitia, 13 urte) eta Lierni Tolosa (Hernani, 16 urte)
8.- Nahia Dorronsoro (Bidania, 16 urte) eta Iraia Arteaga (Azpeitia, 16 urte)
Hona hemen, txapelketako irudi batzuk: