Ehunka haur eta gaztetxo Iraurgi Saskibaloi Taldeak antolatutako Saskibaloi Topaketan murgilduta dabiltza asteburuan. Gaur, zapatua, jokatu dituzte lehen neurketak 42 taldetako jokalariek; 2008an, 2009an eta 2010ean jaiotako neska-mutilek, hain zuzen ere. Partidak Urola Ikastolan, Azpeitiko Ikastola Ikasberrin eta Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarairen Perdillegiko eraikinean jokatu dituzte 09:00etan hasita, eta ondoren, Sanagustin kulturgunean bazkaldu dute parte-hartzaileek. ISBko taldeak ez ezik, Bilboko La Salle eta Eskolapio, Gernikako Sebero Altube, Durangoko Tabirako, Arrigorriagako Padura, Arrasateko Ointxe, Donostiako Easo eta Ordiziako taldea ere ari dira lehiatzen. Bihar segituko dute topaketarekin, eta neurketa guztiak arratsaldean jokatuko dituzte.
Hona hemen, gaurko irudi batzuk (ISB):