Iokin Agirre eta Arantzazu Araneta hirugarren, Goilurrak rallyan

Uztarria.eus 2019ko eka. 2a, 11:26

Atzo egin zuten Goilurrak Basque Higlands rallyaren lehen edizioa, Urola eta Goierri arteko errepideetan –bi zati Azkoitian, Azkarateko errepide zaharrean–, eta Iokin Agirre eta Arantzazu Araneta azpeitiarrek (BMW M3) hirugarren egin zuten. Horiek 58 minutu eta 29 segundo behar izan zituzten zortzi zatitan banatutako ibilbidea gauzatzeko. Rallya, berriz, Aingeru Castrok eta Alaitz Urkiolak (BMW M3) irabazi zuten, proba 57 minututan eta 20 segundotan bukatuta. Bigarren sailkatu ziren Joseba Iraola eta Sheila Lafuente (Porche GT3); horiek 58 minutu eta 17 segundo behar izan zituzte proba bukatzeko. Agirre eta Araneta izan ziren rallyan denbora onena lortu duten azpeitiarrak, baina herriko beste hainbat gidari eta kopilotuk ere parte hartu zuten proban: Iñaki Aiertza eta Julen Etxeberria laugarren sailkatu dira, adibidez. Honako lotura honetan ikus daiteke sailkapen osoa. (Argazkiak: Mikel Odriozola)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide