Nahia Odriozola gimnasta taldekako lehian Euskadiko txapeldun

Uztarria.eus 2019ko eka. 2a, 10:58

Euskadiko Gimnastika Erritmikoko Txapelketa izan zen joan zen igandean Durangon (Bizkaia), eta han izan zen Nahia Odriozola gimnasta urrestildarra Tolosako taldearekin. Senior A mailan lehiatu ziren Odriozola eta taldekideak, eta txapelketa irabaztea lortu zuten. Bestalde, bakarkako ariketa ere egin zituen txapelketan Odriozolak Loretoki taldearekin, eta pilotarekin egindako saioan hirugarren egin zuen; xingolarekin egindako ariketan, berriz, zortzigarren sailkatu zen. Bi postu horiek lortuta, sailkapen orokorrean hirugarrena izan zen urrestildarra. Joan zen maiatzaren 19an, berriz, Gipuzkoako txapeldun izan zen Odriozola.

Azpeitiko Loretoki gimnastika erritmikoko taldekideek ere parte hartu zuten Euskadiko Txapelketan. Hain zuzen ere, kadete mailan aritu ziren kirolariak, baina Loretokiko ordezkariek azaldu dutenez, horiek ez zuten "egun ona izan". Dena den, bukatu berri den denboraldiaz balorazio "ona" egin du klubak. Ikasturtea agurtzeko, Loretokiko kideek erakustaldia egingo dute ekainaren 20an, kiroldegian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide