Bukatu dituzte Iraurgik antolatutako Saskibaloi Topaketak

Uztarria.eus 2019ko eka. 2a, 22:31

Iraurgi Saskibaloi Taldeak antolatutako Saskibaloi Topaketak 2019 jokatu dira atzo eta gaur. Ehunka haurrek parte hartu dute txapelketan, 42 taldetan banatuta. 2008an, 2009an eta 2010ean jaiotako neska-mutilak aritu dira Urola Ikastolan, Azpeitiko Ikastola Ikasberrin, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarairen Perdillegiko eraikinean eta Azpeitiko Kiroldegian jokatu dituzten partidetan. ISBko taldeak ez ezik, Bilboko La Salle eta Eskolapio, Gernikako Seber Altube, Durangoko Tabirako, Arrigorriagako Padura, Arrasateko Ointxe, Donostiako Easo eta Ordiziako taldeak ere lehiatu dira. Gaur, igandea, jokatu dituzte finalak.

(Argazkiak: Mikel Otola)

Iraurgi Saskibaloi Topaketako emaitzak:

- 2010-Neskak
1. Iraurgi A
2. Easo
3. Iraurgi B
4. Ordizia
- 2010-Mutilak
1. Easo
2. Iraurgi C
3. Ordizia
4. Iraurgi A
- 2009-Neskak
1. Easo
2. Tabirako
3. La Salle horia
4. La Salle urdina
- 2009-Mutilak
1. Easo
2. Iraurgi A
3. Iraurgi C
4. Tabirako
- 2008- Neskak
1. Tabirako
2. Ordizia A
3. Ordizia B
4. Seber Altube
- 2008- Mutilak
1. Easo
2. Ointxe
3. Ordizia
4- Goierri

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide