Baigera jubilatuen elkarteak eta Azpeitiko Udalak Xoxotera irteera antolatu dute hilaren 22rako, zapaturako. Antolatzaileek zabaldu dute izena emateko epea dagoeneko, eta irteeran parte hartu nahi dutenek Baigeran eman beharko dute izena, 10:30etik 12:30era artean.
Hilaren 22an, 10:30ean irtengo dira parte-hartzaileak Azoka Plazaren atzetik. Xoxotera iristen direnean, meza izango dute 11:45ean, eta ondoren hamaiketakoa egingo dute aterpetxean.