Arrautza

Erabiltzailearen aurpegia Aitziber Aizpuru 2019ko eka. 6a, 11:02

Aitziber Aizpuruk Uztarria aldizkariaren 2019ko maiatzeko zenbakian idatzitako iritzi artikulua da honako hau.

Hegaztien arrautzak giza elikaduraren parte izan dira milaka urtetan, eta egun, munduko herrialde guztietan garatzen den jarduera ekonomikoa da arrautzena. Elikagai horrek interes nutrizional eta gastronomikoa ditu, sukaldean aukera ugari ematen baititu. Gehien kontsumitzen den arrautza oiloarena bada ere, galeperrenak, ahateenak, ostrukenak eta abarrenak ere aurki ditzakegu merkatuan. Arrautzaren kalitatea oiloen osasunaren eta horien elikaduraren araberakoa da.

Hona hemen arrautzak erosteko oinarrizko irizpide batzuk: konfiantzazko hornitzailea edo establezimendua hautatu; askatasunean hazitako oiloen arrautzak aukeratu; kalitatezko arrautza kutsadurarik gabe hazitakoa eta oskol sendokoa dela gogoratu; erosi aurretik, kontsumitu beharreko data berrikusi; eta kaxa ireki eta arrautzen egoera aztertu.

Arrautza kontsumitzeak eta kozinatzeak duen arrisku nagusiena salmonelosia da. Horregatik, beharrezkoa da higiene arau batzuk kontuan izatea. Besteak beste, arrautza gordinik edo gutxi egindakorik ez kontsumitu, esku eta tresna garbiekin manipulatu, zuringoa eta gorringoa bereizteko ez erabili oskola.

Arrautza frijitua, nahasia, plantxan egina, eskalfatua, potxatua, tortillan... Erregina gure mahaian!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide