Jendetza eta giro aparta, Gozategiren kontzertuan

Uztarria.eus 2019ko eka. 9a, 15:37

Gozategi musika taldeak kontzertua eskaini zuen atzo, larunbata, Perez Arregi plazan, eta jendetza bertaratu zen. Ohi bezala, trikiti doinuak izan ziren nagusi emanaldian; Orioko taldeak G Puntua azken diskoko abestiak nahiz kanta zaharragoak eskaini zituen zuzenean. Dantzara eta festara animatu ziren herritar ugari, eta giro ederra sortu zen kontzertuan. Alde Zaharreko Tabernarien Elkarteak antolatu zuen emanaldia.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide