Uztarria Komunikazio Taldeak egonaldi baterako opari kutxa zozkatuko du ekainean bazkide egiten diren herritarren artean. Uztarriarentzat ezinbestekoa da herritarren sostengua, eta horregatik abiatu du kanpaina hil honetan; 30 euro balio du Uztarriaren urteko bazkidetzak. Uztarriako bazkide egin nahi dutenek uztarria@uztarria.eus helbidera mezua idatzi edo 943-15 03 58 telefonora deitu dezakete. Korreo elektronikoa idazten dutenek izenburuan "bazkidetza" idatzi eta honako datu hauek bidali beharko dituzte:
- Izen-abizenak.
- Helbidea.
- Telefono zenbakia.
- NAN zenbakia.
- Kontu korronte zenbakia.
Eroski Bidaiakek emandako opari kutxa bat jaso ahal izango du ekainean Uztarriaren bazkide egiten denak. Espainiako eta Portugalgo 550 hotel, landa-etxe eta ostaturen artean bi lagunentzako egonaldi batez gozatzeko aukera izango du saridunak. Uztaila hastearekin bat emango du Uztarriak saridunen berri.