Ekainaren 28tik 30era izango da Euskal Herria Zuzenean (EHZ) musika jaialdiaren aurtengo edizioa Irisarrin (Baxe Nafarroa), eta Uztarriak jaialdirako sarrera bat dauka bazkideen artean zozkatzeko. Astelehenean egingo du Uztarriak sarreraren zozketa, eta egun horretan emango du Uztarria.eus-ek irabazleen berri. Bazkideek uztarriazozketak@gmail.com helbidera idatzi beharko dute zozketan parte hartzeko mezua, bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia zehaztuta.
EHZ jaialdia rap, rock, pop, reggae nahiz cumbia doinuek hartuko dute ekaineko azken asteburuan; izan ere, besteak beste, Iseo & Dodosound, Niña Coyote eta Chico Tornado, Willis Drummond eta Gari & Maldanbera, Anari, Izaki Gardenak eta Koban taldeak izango dira agertokietan. Musika emanaldiez gain, beste hainbat kultur jarduera ere izango dira jaialdian. Honako lotura honetan ikus daiteke EHZ jaialdiaren egitaraua.