Festa giroa nagusitu da Nuarbeko Trinidade jaietan

Uztarria.eus 2019ko ekainaren 15a

Trinidade jaiak ospatzeko egun osoko egitaraua zuten prestatuta gaurko Nuarben, eta eguraldi ona lagun, hainbat lagun gerturatu da bertara. Arratsaldeko 16:00etan hasi da festa txupinazoarekin; ondoren, sokamuturra izan da, eta 19:00ak aldera Azpeitiko Kantujira taldearekin poteoa egin dute herritarrek kalean zehar. Behin poteoa amaituta, herri afaria egin dute, eta 23:30ean Elizagoien Ahizpekin erromeria izango da, eguna behar bezala amaitzeko.

Bihar, igandea, jaiarekin jarraituko dute Nuarben. Hona hemen biharko ekitaldien egutegia:

  • 12:00. Meza nagusia.
  • Ondoren, luntxa, Jose Mari Orbegozoren dantza eskolakoen emanaldiarekin.
  • 16:00. Umeentzako puzgarriak.
  • 18:00. 3ZPA4.
  • Ondoren, Izer eta Narbaizarekin erromeria.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide